Urkabustaizko Udalak beste behin martxoaren 8arekin, emakumeen nazioarteko egunarekin, lotutako egitarau zabala antolatu du. Martxoaren 8tik 26ra bitartean gauzatuko da eta bere gain hartzen ditu adin eta sentsibilitate desberdinetarako ekintzak. Egitaraua antolatzerakoan, Berdintasun Saila Kuadrillako talde feministekin koordinatu da.

Egitarauari hasiera emateko, martxoaren 8an manifestazioa izango da, Gorbeialdeko Kuadrillako talde feministek antolatutakoa, eta aurten Zigoitian egingo da.

Datozen egunetan, hilaren 26ra arte, bestelako ekintzak izango dira: hala nola, ipuin kontaketa, hilerokoari buruzko hitzaldia, oihalezko konpresak egiteko tailerra eta zine foruma, besteak beste.