Elkartegiak +55 programak publiko egin ditu azaro eta abendurako antolatutako ekintzak.

Programaren baitan daude Caritas-en bilerak; eutanasia, zainketa aringarriak eta aurretiazko borondateen inguruko hitzaldia; ‘Historias perversas’ antzezlana eta beste batzuk.

Ekitaldietara joan ahal izateko taxi zerbitzua dago, beti ere gutxienez egun bat aurretik eskatuta. Interesatuek Udaletxera jo dezakete ((945 437080) edo, bestela, Aitor Zubiaurri ((627 411127) deitu ahal diote.