Udako kultur egitarauaren barruan, Arlobitarrak bertso-eskolaren laguntzarekin, eta Lan eta Jolas elkarteak eta Udalak antolatuta, bertso-saio mundiala izango dugu ekainaren 27an, 20:00etan Ostuñon, Txirin ondoan.

Kantuan arituko dira Amaia Iturriotz, Zigor Enbeita, Garikoitz Sarriugarte eta Irati Anda. Gai-jartzailea Olatz Bayer izango da.