Kukuso Taldeak intereseko hainbat ekintza antolatu ditu datozen hilabeteetarako:
Asteazken honetan, martxoak 26, zineforuma izango da ‘La abuela y el forastero’ fimarekin, kultura etxean, 18:00etan. Filma katalanez emango da gaztelaniazko azpitituluekin.
Apirilaren 28an, ‘Zahartzaroa eta bakardadea’ saioa egingo da death kafe formatuan Doña Lola jatetxean 18:00etan.
Maiatzaren 10ean, menopausiari buruzko tailer-hitzaldia Zuiako Udaletxean, 11:30etik 13:30era, Guaditoca Blanca Rojasek gidatuta.
Azkenik, ekainaren 11n, biolentzia ginekobstetrikoari buruzko hitzaldia kultura etxean, 18:00etan. Hizlaria Estitxu Fernandez izango da.