Udalak, beste behin, 55 urtetik gorakoei zuzendutako jarduera fisiko programa antolatu du.

Uztaileko eta abuztuko asteartetan egingo da kultura etxean, 11:00etatik 12:00etara.

Bi txanda antolatu dira: ekainaren 30etik uztailaren 17ra arte; eta abuztuaren 11tik 28ra.

Hileko kuota 5 eurokoa da; eta eman daiteke izena hilabete baterako edo bitarako.