Lan eta Jolas-ek urteko azken hiruhilerako hainbat ikastaro antolatu ditu: dantza eta tonifikazioa, fitbal eta luzapenak, dantza eta fitness, luzapenak, zumba, gimnasia, yoga, pintura, eskulanak eta puntuzko tailerra.

Izenematea epea (ikusi irudiko QRa) irailaren 28an bukatuko da eta hemen izena eman dezakezu. Ikastaro bakoitza martxan jartzeko gutxienez zortzi pertsona beharko dira.

Plazak betetzekotan, Lan eta Jolas-eko bazkideek lehentasuna izango dute.

Izena eman nahi dutenek urriaren 1aren aurretik kuota ordaindu beharko dute transferentzia bidez.