Zabalik dago urteko laugarren hiruleko ikastaroetan izena emateko epea.

Eskaintza oso zabala da: Fitness eta GAP, Pilates eta paretako Pilates, Dantza eta fitness, Gimnasia, Yoga, Pilates klasikoa, Luzapenak eta automasajeak, Dantza urbanoa, Pintura, Eskulanak, Puntu tailerra, Makrame, Tiffanys kristalak eta Ehoziriak.

Honako galdetegia bete egin behar da irailaren 24 aurretik.

Talde bakoitza osatzeko gutxienez 8 pertsona behar dira. Plazak mugatuak dira, Lan eta Jolas-eko bazkideek lehentasuna izango dute; eta ondoren, plazak hartuko dira izena emandako hurrenkeraren arabera.

Matrikula urriaren 1 aurretik ordaindu beharko da honako kontu korronteetan: KutxaBank ES10 2095 3224 2410 9002 6278 edo Banco Santander ES71 0075 4687 2106 0201 3963.