Ikasturte berrirako (2020-2021) matrikulazio kanpaina abian da.  Irailean zehar, ikasturte berriko taldeak osatzeko deialdiak egingo ditugu, eta bertan parte hartzera animatzen zaitugu. Ikasturteari urrian emango diogu hasiera eta eskolez gain, hainbat aukera izango dituzu ikasitakoa praktikan jartzeko: mintzalagun, berbalagun taldeak, kultura-emanaldiak eta irteerak, besteak beste. Motibazio asko dago euskara ikasteko, baina, guztien gainetik, euskara ikastera animatzen zaitugu merezi duelako.

(Jaitsi”MEREZI DU” diptikoa, informazio gehiago izateko)

Urkabustaizko kasuan, AEKren ardura da euskara eskolak antolatu eta bideratzea. Hona hemen Izarran sortzea aurreikusten den taldearen datuak:

Maila: A2.hasiera

Ordutegia eta egunak: 18:00-20:00, astean hiru egun.

Lekua: kultur etxea

Hala ere, beste mailaren bat baduzu, edo 0tik euskara ikasten hasi nahi baduzu, 8ko taldea osatzen bada, eskaintza handituko da.

AEKren Urkabustaizko eskaintzaren berri izateko, egin klik hemen!