Hizkuntzen transmisioan, gurasoen papera funtsezkoa da. Euskarak, belaunaldiz belaunaldi, modu naturalean bere bidea egin dezan laguntzeko helburua dute guraso lantegi hauek.

Urkabustaizko Udalak, Bularretik Mintzora eta Jostabi elkarteekin elkarlanean, 3 saio antolatu ditu, testuinguru honetan:

1. AZAROAK 9, OSTEGUNA. 17:00etan kultur etxean

JOLAS LANTEGIAK FAMILIAN, Jostabi elkartearen eskutik

0-3 urte arteko umeei eta beraien gurasoei zuzendutako saio honetan, euskarazko jolas eta abestiak ikasteko aukera egongo da.

OHARRA: gurasoek umeekin batera etorri behar dute.

 

2. AZAROAK 24, OSTIRALA. 17:00etan kultur etxean

KONTU KONTARI, Yolanda Arrieta idazlearen eskutik (Bularretik Mintzora programako kidea).

0-6 urte arteko umeen gurasoei zuzendutako tailerra da (3 ordukoa). Zer egin liburuekin: irakurketa ozena, bat-bateko kontaketak, poesia pixka bat..

OHARRA: gurasoentzat bakarrik da, umerik gabe joan behar dute. 

 

3. ABENDUAK 16, LARUNBATA. 12:30ean plazan

JOLASEN EGUNA. Adin guztietako guraso eta umeentzako, betiko jolasak eta ginkana.

 

IZEN EMATEA: azaroaren 9ko eta 24ko tailerretan izena eman beharra dago. Horretarako, eraman izena emateko orria beteta, azaroaren 7a baino lehen, Urkabustaizko liburutegira.

 

Kartela handiago ikusi nahi duzu? Egin klik hemen