2018a urte garrantzitsua izango da euskara kontuetarako. Azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo da, Euskal Herri osoan, EUSKARALDIA, euskaldunon aktibazio-ekimen erraldoia.

Urkabustaizen ere, ekimena martxan jartzeko, otsailaren 28an, 19:00etan Kultur  Etxean, aurkezpen bat antolatu dugu. 11 egunez euskaraz nola jardun, AHOBIZI  eta BELARRIPRESTak zer diren ezagutu… eta antolakuntzaren nondik norakoak zehazteko.