Euskarazko produktuen katalogoa gurasoentzat eta 0-16 urte bitarteko haur eta gazteentzat, ehunka erreferentzia biltzen ditu. Bestalde,  KATALOGOA.EUS webguneak 6.000 euskarazko produktu zure eskura dituzu

   Musika, DVD filmak, aldizkariak, komikiak, liburuak, jostailu eta jokoak eta gurasoentzako materiala biltzen ditu katalogoak eta, bai webgunea zein paperezko edizioa bi atalnagusi ditu: 0-12 urte bitarteko haurrentzako produktuekin osatua den atala batetik, eta bestetik, 12-16 urte bitarteko gazteentzako produktuekin osatua dena (gainera, atal bakoitzak hainbat baliabide eskaintzen ditu bi adin tarte nagusi horiei egokituak: intereseko web orrien loturak, kultura eta aisialdirako agenden loturak…)

Web orrian informazio eguneratua eta paperean baino askoz ere produktu gehiago daude, izan ere, WWW.KATALOGOA.EUS urte osoan berritzen doan webgunea baita, nobedadeak sartuz, deskatalogatu diren produktuak kenduz eta, beraz, etengabe hazten ari da jasotako erreferentzien kopurua. Gainera, bilatu (hainbat parametro elkarren artean konbinatuz), aukeratu (produktu bakoitzaren fitxan hari buruzko daturik garrantzitsuenak ikusiz) eta zuzenean argitaletxearen webgunera sartzeko aukera ematen du WWW.KATALOGOA.EUSek (non eskuratu botoian klikatuta). Azkenik, WWW.KATALOGOA.EUSetik beste webgune interesgarri batzuetarako sarbidea eskaintzen da eta baita azken nobedadeekin puntualki argitaratzen den buletin elektronikora harpidetzeko ere.

 

Haurren katalogoa 0-12 urte:
(PDF katalogoa_haurrak_2018-2019) http://www.katalogoa.eus/
Gazteen katalogoa 12-16 urte:
(PDF katalogoa_gazteak_2018-2019) http://www.katalogoa.eus/gazteak