Antzerkia

Fecha: Volver al calendario » 13 enero, 2018 @ 19:00 – 14 enero, 2018 @ 8:00
Lugar: Kultur etxea
Izarra
Precio: 3 €
Contacto: Urkabustaizko udala

“Zapatilla gorridun mutikoa // El chico de las zapatillas rojas’. ADOS teatro

Ba al dakizu….
…Euskal Herrian 10.000 haur eta gazte homosexual inguru daudela eskola adinean? Horietako baten gurasoa edo irakaslea izan zaitezke.
…ikasleentzako hezkuntza- programetan aniztasun afektibo-sexuala ez dela lantzen, edo ez behintzat modu egokian, batez ere eskolaurrean eta lehen hezkuntzan?
…hezkuntzaren gabezi horren eraginez, haur homosexual horiek aukera gehiago daukatela bazterketa, sexismoa eta berdinen arteko tratu txarrak (bullying) pairatzeko, bere buruaz beste egiteko arriskua ere egon daitekeelarik?
…ordea, gurasoei eginiko inkesten arabera, %70ak uste duela hezkuntza afektibo-sexuala 7 urte bete aurretik ere irakatsi beharko litzatekeela?

“Zapatila gorridun mutikoa”rekin sexu eta genero aniztasunari errespetua eta tolerantzia uztartzen lagunduko duen istorio bat eskeini nahi dugu.
Uste dugu berdintasuna sustatu eta bizi garen munduko sexu eta genero aniztasuna ulertzeko lagungarri izango zaizkien istorioak behar dituztela haurrek. Funtsa ez da ezberdintasunak azaleratzea, baizik eta ezberdinak direnak beste edonorren modura bizi direla ulertaraztea.
Honekin, familia gehienen kezkei men egitea dugu helburu, aniztasuna (baita afektibo-sexuala ere) mehatxu izateari utzi eta aberastasun eta zoriontasun iturri den gizartera gerturatzeko ahalegina eginez.